lunes, 22 de octubre de 2012

2012ko urriaren 8a, astelehena

Aupa blogzaleok!! 

Ikusi duzuen bezala, egun batzuk beranduago egiten dugu urriaren 8ko klasearen hausnarketa, arazoak izan ditugu eta. Esan behar dugu, klase hau nahiko magistrala izan zela edukieraren aldetik. Besteekin konparatuz, teorian oinarritu zen klasea bai Creative Commons eta bai RSS sindikazioa. Irakasleak, hauen definizioa azaldu zigun ezaugarri nagusiak azalduz.
Hau izan zer Creative Commons-en inguruko izan genuen informazioaren zati bat:

 Zergatik dira beharrezkoak Creative Commons lizentziak? 

 Copyrightak, beraz, oztopoak besterik ez dio jartzen gizartean geroz eta errotuago dagoen partekatzearen izpirituari. Copyrightaren ondorioz sortzaileak "batzuk" bakarrik izan daitezke eta horrek goran aipatutako izpiritu kultural berriarekin talka egiten du. Garai bateko sortzaile/kontsumitzaile lotura tradizional hori erabat aldatu da gaur egun. Herrialde anglosaxoietan "prosumer" (producer/consumer) hitza erabiltzen dute herritarrok kultura eta ezagutzarekin gordetzen dugun harreman mota berria azaltzeko. Errealitate berri honen aurrean Copyrighta bezalako lizentzia murritzaileek ez dute inongo zentzurik. 

Copyright-aren beste muturrean dago Copyleft-a. Honen arabera jatorrizko lanari eta honen lan eratorri guztiei ezin zaie inongo murrizketarik ipini. Copyleft lizentziak espreski mugatzen ditu lan eratorriarekin irabazi ekonomikoak izateko aukera baita egilearen aitortza egiteko beharra ere, adibidez. Muturrean dauden bi lizentzia hauen artean egon zitezkeen egoera desberdinei irtenbide bat eman nahian sortu ziren Creative Commons lizentziak. Hauen bitartez sortzaileak bere lana berrerabiltzeko baimena onartzen du baina berak erabakitzen du lan hori jaso edo berrerabili nahi dituenak zein erabilpen baldintza errespetatu beharko dituen. Lizentzia hauen funtsa ulertzeko egokiena eskuineko bideoa arretaz jarraitzea izango duzu.

 Bestalde, RSS sindikazioaren inguruko definizio moduan, hurrengo hau izan genuen:  

Zer da RSS? 

 Euskadiko herri administrazioaren atarien sarearen informazioa eta zerbitzuen eskuraketa errazteko asmoz, Euskadi.net-en bilaketetan RSS izeneko harpidetza zerbitzu bat sortu da. Horrela, interesatzen zaizun informazioren bilaketetarako harpidetza egiteko aukera izango duzu eta bilaketa horrekin zerikusirik duen berritasunen bat dagoen bakoitzean ohar bat jasoko duzu. 

Adibidez, “Diru laguntzak” gaiari buruz bilaketa egiten baduzu eta horri dagokionez sor daitezkeen berrikuntzei buruz interesa baduzu, bilaketa horren emaitzetara harpidetu zaitezke. Era honetan, informazio horrekin loturiko berritasun bat argitaratzen den bakoitzean horren berri izango duzu, Web gunera jo eta bilaketa behin eta berriz egin beharrik eduki gabe. 

 Interesatzen zaizkizun bilaketaren emaitzen harpidetza egiteko, bilatzailearen emaitzen orrian agertzen den “RSS harpidetza bilaketaren emaitza hauentzat” izeneko estekan klik egin beharko duzu eta ateratzen den orriaren helbidea zure RSS irakurlean erantsi.



Informazio hau konpartitu eta gero agur esaten dizuegu!!

Beste bat arte!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario